XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IKASITAKOA APLIKATUZ1. Begira ezazue ea txangoaren dokumentazio guztia egina duzuen:
Zerbait falta bazaizue, amaitu.
2. Zuen bidaiaren gida egina dago honezkero.
Inprimatu baino lehen, ondo aztertu eta, behar izanez gero, zuzendu:
- Argi dago nondik nora joango zareten?
- Errepideetako izenak markaturik daude?
- Leku bakoitzera noiz helduko eta handik noiz aterako zareten esanda dago?
- Bisitatuko dituzuen lekuak azalduta daude?
- Espazioa ondo adierazita dago?
- Leku bakoitzak duen interesgarriena azaldu duzue?
- Leku bakoitzean egingo duzuena argi dago?
- Egingo duzuena esaten duten aditzak geroaldian daude?
- Hitzen ordena ondo dago?
- Letra mota diferentea erabili duzue inportanteena nabarmentzeko?
- Egingo duzuenaren laburpena denboraren arabera adierazita dago?
- Zuen herritik harako aldea eta iraupena ondo kalkulaturik daude?
- Azalpenean bidaiaren gorabehera interesgarrienak bilduta daude?
- Bidaian zuetako bakoitzak berekin eraman beharko luke krokisa, autobusa edo trena zein lekutatik doan jakin ahal izateko.
- Gurasoei emango diezue eginiko gida eta, euskaraz ez badakite, itzuli egingo diezue, nora joango zareten eta han zer egingo duzuen jakin dezaten.